74 familiaren borroka etengabea

Ataria 2013ko apirilaren 9a

Zizurkilen dagoen Huyck Wangner enpresako langileek beste behin egin dute elkarretaratzea Tolosako Trianguloa plazan. 74 familia arriskuan daudela ohartarazi dute, eta enpresak lantegia itxi nahi izatea erabaki estrategikoa dela eta ez ekonomikoa. Datorren ostiralean dute langileek enpresarekin hirugarren bilera, enpresak bigarren espedientea aurkeztu ondoren. Aurretik, ostegunean, langileek Gipuzkoako Batzar Nagusietan euren egoera azalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!