Ibilbideen inguruko web atariaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 9a

Bihar, Euskal Herrian egin daitezkeen ibilbideen www.ibilbideak.euskadi.net web atari eta komunitate berri baten aurkezpena izango da, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, 20:00etatik aurrera. Egitasmo honen sortzaile eta koordinatzailea den Mikel Bringas izango da bertan, eta webguneak eskainiko dituen aukerak azalduko ditu. Besteak beste, norbere ibilbideak partekatu eta besteenak arakatu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!