Atez ateko sistemari buruzko eztabaida irekia

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 9a

Villabonako Udalak, atez ateko hondakinen bilketa sistemaren inguruko eztabaida irekia antolatu du, biharko eta etzirako. Martxoan 400 herritarrek izena eman dute, baina jende gehiagok parte hartzea nahi dute. Horrela, Galder Azkue alkateak, herritarrez gain EAJ eta PSE-EEko zinegotziei ere parte hartzeko proposamena egin die. Saioak, bihar eta etzi izango dira, Gurea zinema aretoan, 19:00etan. Lehen egunean euskarazko eztabaida izango da, eta bigarrenean, berriz, gaztelerazkoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!