Nafarroako Gobernuaren egungo egoeraz hitzaldia izango da hilaren 11n

Ataria 2013ko apirilaren 5a

EH Bilduk Nafarroako Gobernuan aurkeztu duen zentsura mozioaz eta hauteskundeen eskariaz hitzaldia antolatu du Leitzako ezker abertzaleak. «Nafarroan agintean egon diren eliteak gure herrialdea galbidera eramaten ari dira», azaldu dute. Bada, azken gertakariez hitz egingo dute, datorren ostegunean, hilaren 11n, 19:30ean, Leitzako udaletxean. Bixente Goikoetxea izango da hizlaria. Bestalde, bihar Iruñean Yolanda Barcinaren dimisioa eskatzeko egingo den manifestaziora deitu dituzte herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!