Zabalik da OHZ hobariak eskatzeko epea

Ataria 2013ko apirilaren 4a

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan %50eko hobaria jasotzeko epea zabalik dute familia ugariek. 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da, eta interesatuek, nortasun agiria eta familia ugariaren tituluaren kopia, errolda eta elkarbizitza ziurtagiriak, eta 2012ko OHZren ordainagiriaren kopia utzi behar dituzte udal bulegoetan hilaren 12a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!