Hastapeneko klown ikastaro trinkoan izena emateko aukera zabalik dago

Ataria 2013ko apirilaren 4a

Intujai Teatro taldeak Non utzi nuen nire klowna? ikastaroa antolatu du hilaren 6 eta 7rako. Hastapeneko klown ikastaroa izango da, eta edonork eman dezake izena. May Gorostiaga izango da irakaslea.

Hamabi orduko ikastaroa izango da, eta 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara izango du ordutegia. Amarotzeko auzo etxean izango da ikastaroa, eta 70 euro ordaindu beharko da. Izena emateko, intujai@intujai.net helbide elektronikora idatziz edo 647 201 401 telefono zenbakira deituz eman daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!