Ospakizunak aldarri

Ataria 2013ko apirilaren 3a

Oporraldiarekin batera, Aberri Eguna ere izan zen pasa den igandean. Tolosaldean, besteak beste, Orexan eta Bidegoianen burutu zituzten Aberri Eguneko ekitaldiak.

Orexan Ulizarrera txangoa egin zuten 22 lagunek, eta ikurrina jarri zuten tontorrean. Ondoren, elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek, Nazioa gara, geurea ikurriña, inposaketarik ez leloa zeraman pankartarekin; hamaiketakoarekin birobildu zuten eguna.

Bidegoianen, berriz, dantzariek girotu zuten Aberri Eguna, Aurreskua, Ikurrin dantza eta Eusko Gudariak dantzatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!