Seme kuttun izateari utzi dio Antonio Lizarzak

Ataria 2013ko martxoaren 27a

Antonio Lizarzak herriko seme kuttun izateari utziko dio, Leitzako Udalak izendapen hori bertan behar uzteko erabakia hartu baitu ohiko batzarrean.

1891. urtean Leitzan jaio zen karlista nafarra izan zen. II. Errepublika sortu zenetik hasi ziren indar eskuindarrak altxamendua prestatzen, bereziki Nafarroa Garaiko erreketeak. Hain zuzen ere, 1936ko gerrako prestaketetan eginiko lanengatik egin zen ezagun eta Nafarroako erreketeen ordezkari izendatu zuten 1934. urtean, Antonio Lizarza. 1945. urtean Leitzako seme kuttun izendapena jaso zuen. 1953. urtean, Memorias de la conspiracion: 1931-1936 idatzi zuen, 1936ko gerraren prestaketan izan zuen papera kontatuz.

Bada, Leitzako Udalak izendapen hori bertan behera utzi du, eta Nafarroako Gobernuari ere eskaera egin dio: «sinbolo eta ikurren legea osotasunean bete dezan eskatzen diogu, eta ez partzialki edo alde bakarrekoekin soilik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!