Bedaiotar emakumeak omenduz

Ataria 2013ko martxoaren 26a

65 emakume elkartu ziren[/caption]

Azken urteetan egin bezala, larunbatean, giro bikaina izan zen Bedaion emakumeei zuzendutako hitzorduan. Bedaioko emakumeei merezitako omenaldia egin zieten. 65 emakume elkartu ziren, eta girotzen hasteko afal aurretik Abaetxe eta Artubi elkarteen artean kalejiran ibili ziren triki poteoan. Artubi elkarteko kideek, esker ona adieraziz emakume bakoitzari lore bat eman zion. Antzinako eta gaurko pasadizoak kontatuz, gustura egon ziren bedaiotar emakumeak. Afal ostean ezustekoa izan zuten emakumeek, eta DJ Pernan izan zen musika jartzen. Gaua «mundiala eta ahaztu ezinekoa» izan zela adierazi dute, eta «dantzaz eta algaraz» betea izan zela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!