Gizonezko leitzar bat hil da A-15 errepidean, Azpirotzen (Nafarroa), auto istripuan; 40 urte zituen. A-15 errepidean zihoan Donostiarako norabidean, eta tunelera sartzeko hormaren aurka egin zuen talka. Bakarrik zihoan autoan.
Su hartu zuen ibilgailuak, eta istripua gertatutako lekura joan ziren Nafarroako larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak; ezin izan zuten gizona onik atera.
Errepidea moztuta izan zen une batez, eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egin diezaioten.