Intxurrekoak garaile

Ataria 2013ko martxoaren 26a

Udaberri Txapelketako hirugarren mailakoen eskuz binakako finalak jokatu zituzten iragan ostiralean Eibarren, eta Intxurre taldekoak izan ziren garaileak. Hain zuzen ere, Gorostidi eta Alonsok jantzi zuten txapela, partida «serioa» jokatuz Arrasateko Arabaolaza eta Arregi 22 eta 12 mendean hartu ostean. Parekaturik hasi zen partida, eta galtzen ere joan ziren Intxurrekoak, baina azkenean, aurkariak menperatzea lortu zuten. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!