Leitzako Murrizketen Aurkako Herri Taldea Zerbitzu Publikoen defentsan bihar Iruñean egingo den manifestazioan izango da, Nafarroako zerbitzuetako atal ezberdinekin batera. Oinarrizko zerbitzu publikoak beharrezkoak direla aldarrikatuko dute. Iruñera, autoz elkarrekin joateko deia egin dute, eta han Leitzako pankartarekin joateko. Oialden, 16:30ean egin dute hitzordua.