Migel Mari Elosegi 'Luze', Oskar Estanga eta Jon Martin, aurkezpenean.
Musika eta bat-bateko bertsoa uztartu ditu Oskar Estanga bertsolari eta musikariak Bat-batean izenarekin egingo duen ikuskizunean. Kantatzeko kopla doinuak hartu ditu, bai Euskal Herrikoak eta bai munduko hainbat kulturatakoak ere. Ikuskizun berri honetan parte hartuko duten bertsolarien artean dago Migel Mari Elosegi Luze leitzarra.
Leitzarrarekin batera, Aimar Karrika, Jon Martin eta Etxahun Lekue bertsolariak ere ariko dira. Musika aldez aurretik aukeratuta egon arren, gitarra zuzenean joko du Oskar Estangak eta bertsoak, momentukoak izango dira. Besteak beste, samba, tangoa, sona eta reggaea egingo dituzte, baita Guantanamera eta Kiko Venenok konposaturiko Volando voy abestia ere, besteen artean. Horrela, inprobisazio saioa eta musika saioa izango da, aldi berean, emanaldia.
Estreinaldia Goizuetako plazan egin zuten Estangak eta Migel Mari Elosegi 'Luze'-k, eta harrera ona izan zuen. Hurrengo saioa gaur izango da, Gallartako Argia jatetxean.