Espainiako eskolarteko halterofilia txapelketa jokatu zen Madrilen, eta Danok Danena taldeko pultsulariek emaitza paregabeak lortu zituzten, brontzezko domina bana lortu baitzuten. Alebin nesken mailan, Fleming ikastetxeko Aynabel Davilak hirugarren egin zuen; adin bereko mutiletan, Xabier Amonarriz asteasuarrak postu berean amaitu zuen; eta infantil mailan, Jesusen Bihotza Ikastolako Jokin Aranburuk lortu zuen hirugarren brontzezko domina.