Jazz gaua izango da, bihar, Orbela tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko martxoaren 20a

Orbelako Gauak egitasmoaren barruan, jazz musikaz gozatzeko aukera izango da, bihar gauean. Brasstew & DJ izeneko bikote donostiarra izango da Orbelako agertoki txikian. Batetik, Mikel Valcarlos ariko da tronpetarekin eta programazioekin, eta bestalde, Ibon Irijoak saxofoi tenorea joko du. 22:30ean hasiko da emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!