Leitzako Mendibil mendi taldeak martxoko mendi irteera antolatu du larunbat honetarako. Irurtzundik irtengo dira, Erga (1.094m) mendia igoko dute, eta berriro Irurtzunera itzuliko dira. Mendi taldetik azaldu dutenez, zailtasunik gabeko ibilbidea da, eta hiru ordu eta erdian egiteko modukoa. 08:30ean jarri dute hitzordua Oialde parean, eta 13:00ak aldera itzuliko dira. Parte hartu nahi duenak 10 euro ordaindu beharko du (Aurrerako bazkideek, 5 euro), eta Astiz eta Maimur dendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbidean egin ahalko da, bihar izango delarik azken eguna.