Berastegiko udaletxearen edertasuna

Ataria 2013ko martxoaren 19a

Berastegiko udaletxe berritua inauguratu dute Gazte Festen erdian. Larunbatean eman zuten ezagutzera hilabete luzez egin den lana. Berastegiko udal ordezkariez gain, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua bertan izan ziren. Herritarrek ere ez zuten hutsik egin inaugurazio ekitaldian, eta guztiek udaletxearen edertasuna nabarmendu zuten.

Aritz Mujika herriko alkateak  foru aldundiari eskerrak emateaz gain, herritarrei egunerokotasunean udaletxera gehiago joateko deia egin zien. Egiten diren herri batzar eta bileretan parte hartuz, guztien artean eraiki behar dutela herria nabarmendu zuen. Udaletxea handia denez, lehen zati honetan ezin izan dute guztiz konpondu. Eta bigarren solairua eta goiko ganbara aurrerago konponduko dituzte. Udaletxeko hainbat material mantendu egin dituzte zahar-berrituz, eta ikusgai daude udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!