Zuhurtziarik gabeko hilketa delitua leporatzen zioten 42 urteko leitzarra absolbitu du Zaragozako (Espainia) auzitegiak. Zaragozako Artieda herrian, 2011ko urtarrilean, basurdeak ehizatzen ari zela, «istripuz» hil zen beste ehiztari bat. Fiskaltzak hiru urte eta hilabete bateko kartzela zigorra eskatzen zuen leitzarrarentzat, baina, epaileak adierazi du ezin dela frogatu akusatuaren errifletik irten zenik tiroa.