Internetek merkatarientzat eskaini ditzakeen aukerei buruz ikastaroak

Ataria 2013ko martxoaren 15a

Tolosa, Villabona eta Ibarrako KZguneek eta Tolosaldeko merkataritza dinamizatzeko bulegoak merkatariei zuzendutako ikastaroak antolatu dituzte. Zazpi ikastaro izango dira, eta martxotik ekainera bitarte emango dituzte.

Internetek eskaini ditzakeen aukerak erakutsiko dizkiete merkatariei. Eguerdietan izango dira ikastaroak, eta izena emateko Tolosaldea Garatzenera deitu beharko da, 943 65 45 01 zenbakira, edo aduriz@tolosaldea.net helbidera idatzi. 8-10 lagunentzako lekua izango da, eta izen emateko hurrenkera jarraituko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!