Aitzol eta Euskal Pizkundea egitasmoaren barruan, Baga Biga Higa: Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena proiektuaren saioa eskaini zuten atzo Leidor aretoan, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek. Ikastetxeetako haur eta gaztetxoei zuzendutako emanaldia izan zen. Bestalde, gaur Anjel Lertxundi eta Antton Valverde Topic zentroan izango dira, 20:30etik aurrera, Hiru eleak: Lizardi, Lauaxeta, Lete emanaldiarekin, hiru poeten letrak musikatuz. e. maiz