Ander Urdapilletak irabazi du Euskadiko kadete txapelketa

Ataria 2013ko martxoaren 14a

Euskadiko Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren iragan asteburuan, eta eskualdeetako hainbat pilotari egon ziren bertan. Kadeteetan, banaka, finala Bidegoiango Ander Urdapilletak eta Leitzako Eskuderok jokatu zuten. Gipuzkoarrak irabazi zuen 18-14ko emaitzarekin.

22 urte azpikoen mailan, binaka, Eneko Labaka-Iñigo Labaka hamarrean gelditu ziren. Albizturko eta Anoetako pilotariek Etxaniz-Aizpururen aurka galdu zuten finala.

Bestalde, Bidegoianen iragan ostiralean Berdintasun Eguna ospatu zuten, joko eta guzti. Lehenik eta behin bi pala partida jokatu zituzten, eta Aburuza-Ruiz-Senperenak osatutako hirukoteak irabazi zuen lehen lehia,

20-14ko emaitzarekin, Larrarte-Larrarte II-Dorronsororen aurka.  Herritarren partidaren ondoren, Hernaniko bi bikote irten ziren kantxara.

Intxurreko pilotariei dagokionez, bihar, Nagusien Hirugarren Mailako partida jokatuko dute Ikaztegietan, Legazpiren aurka, 19:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!