Korrikaren inguruan hitz egiteko batzarra egingo dute, gaur, 19:30ean, Amezketako erabilera anitzeko gelan. Ostegunean, berriz, 18:30ean izango da hitzordua, Alegiara Korrikan parte hartzera joateko. Ostiralean, 20:00etan Bidaia Intimoak dokumentala proiektatuko da, eta igandean, 12:00etan hamaiketakoa izango da Korrikaren alde.