Entzunaldi ugari eskainiko ditu Loatzo musika eskolak, martxoan

Ataria 2013ko martxoaren 12a

Loatzo musika eskolaren eskutik hainbat entzunaldiz gozatu ahalko da martxoan. Bihar, esaterako, zeharkako flautaren entzunaldia izango da, Altzoko ermitan, 18:30ean, eta ostiralean, txeloa eta kantua izango da, Villabonako musika eskolan, 19:00etan.

Datorren asteari dagokionez, astelehenean, hilaren 18an, Irurako musika eskolan perkusioa izango da, 19:00etan. Hilaren 19an, berriz, Iruran, tronpeta, tronboia eta bonbardinoa izango da, 19:00etan; Villabonan, gitarra 18:00etan, eta Alegian gitarra, kultur etxean, 20:00etan. Hilaren 20an, Ibarrako kultur etxean, saxoa izango da, 18:30ean, eta Iruran, pianoa 18:00etan. Hilaren 21ean, Altzon, eskusoinua izango da, 19:00etan, eta Adunan, txistua, 19:00etan. Hilaren 22an, Anoetan, biolina izango da, 18:00etan, Iruran, klarinetea 18:30ean, Villabonan trikitia 18:30ean, Alegian dultzaina 18:00etan, eta Zizurkilen, pianoa, 18:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!