Arruabarrenak Indian Wells txapelketako final zortzirenak jokatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko martxoaren 12a

Lara Arruabarrena tenislari tolosarrak, ezustekoz harrapatu zuen Roberta Vinci italiarra, eta Indian Wells txapelketako partida irabazi zion; final zortzirenetarako sailkatu da, horrela. Maria Sharapova errusiarra izango du  hurrengo aurkaria.

Partida luzea izan zen, Arruabarrenak eta Vincik jokatu zutena; Faboritoen zerrendan hamalaugarrena zen Roberta Vinci, baina hala ere, 2-6, 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin gailendu zen tenis jokalari tolosarra.

Lehen seta esfortzu handiegirik gabe irabazi zuen italiarrak, baina bigarren eta hirugarren txandetan, lehen sakeaz baliatu zen Lara Arruabarrena, jokoa bere aldera eramateko. Norgehiagokako unerik zailenetan ere, ez zuen bere burua galtzailetzat jo tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!