Sari mordoarekin Angelutik bueltan

Ataria 2013ko martxoaren 8a

Adunako Txulobi Pilota eskolako eta Zizurkilgo Ziotza elkarteko gazte talde bat, Angelun jokatutako 2013ko Pilotari Ttipi festako finalean izan ziren pasa den larunbatean. Iparralde osoko 200 haurrek parte hartu zuten bertan. Pilota partidak jokatu ondoren, sari mordoarekin itzuli ziren etxera. Puntako pilotariak izan ziren sariak banatu zituztenak: Xala, Gonzalez, Waltary, Ezkurra... Hurrengo urtean, Behar Zana elkarteko gaztetxoak ere gonbidatuko dituztela aurreratu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!