Ertzaintzak herenegun iluntzean jakitera eman zuenaren arabera, Alegian adineko gizonezko bat hil zen auto batek harrapatuta. Ezbeharra 20:30ak inguruan gertatu zela azaldu dute Ertzaintzatik: «Istripua GI-2133 errepidean gertatu zen, Altzoko bidegurutzetik gertu». Anbulantzia bat ezbeharra gertatu zen lekura joan zen, autoak harrapatu zuen gizona artatzera, baina saiatu arren, erizainek ezin izan zuten suspertu.
Alegiatik azaldu zutenez, gizonezkoa herri bertakoa zen, 70 urte ingurukoa. Ezbeharra Becker enpresaren inguruan gertatu zela ere esan zuten.