Nazioa gara, geurea ikurriña! Inposaketarik ez! lelopean, Espainiako bandera eskualdeko udaletan jartzeko aginduaren aurkako manifestazioa izango da, larunbatean, Tolosan. Mobilizazio hau girotzeko, kotxe karabana antolatu dute, biharko.
18:30ean abiatuko dira Usabal sagardotegitik, eta Tolosako nahiz Ibarrako kaleetan barrena joango dira. Kotxe bakoitzak bere ikurrina eraman beharko du.