Anoetako Bai Euskal Herriari-k deituta, gaur, 18:00etatik aurrera, kotxe karabana egingo dute. Nazioa gara, geurea ikurrina, inposaketarik ez! lelopean larunbatean egitekoa den manifestazioa girotu asmoz, Anoeta, Irura eta Hernialde artean egingo dute kotxe karabana. Hau dela eta, 18:00etan Irurako plazatik abiatuko den karabanarako deia luzatu nahi diete hiru herrietako herritarrei.