Erakusketa zabalik

Ataria 2013ko martxoaren 5a

Itziar Nazabal margolari altsasuarraren erakusketaren inaugurazioa egin zuten herenegun Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. 60 lagun inguru elkartu ziren, artistak bere obra aurkeztu zuen, pasta eta te marokoarra dastatzeko aukera izan zen, eta sabel dantza ikuskizuna eskaini zuten. Emakumearen Egunaren harira antolaturiko ekitaldien barruan, gaur mahai ingurua izango da, 19:00etan, Atxulondon bertan. Emakumea eta literaturaz ariko dira.  nazabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!