Ikaztegieta eta Abaltzisketa garaile

Ataria 2013ko martxoaren 5a

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligako aurtengo txapeldunak Ikaztegieta eta Txalburuk dira. Herenegun jokatu zituzten finalak Ikaztegietan, eta benjaminetan Liztorrak taldeari 7-0 irabazita ikaztegietarrak (behean) gailendu ziren, eta alebinetan, berriz, Leabururi 12-0 irabazita Txalburuk (goian) izan zen garaile. Garaikurrak banatzen Leire Olaberria ikaztegietar txirrindularia, Herri Txikietako Areto Futbol elkarteko kideak, euskal selekzioko jokalariak, Yassine Saissi nazioarteko epailea eta udaletako ordezkariak izan ziren. Giro polita izan zela nabarmendu dute antolatzaileek. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!