100 gaztetxo inguru elkartu ziren iragan ostiralean Tolosako Zumardiaundian egin zuten Zuhaitz Egunean. Tolosako Samaniego ikastetxeko eta Ibarrako Uzturpe ikastolako ikasleek 20 magnolia landatu zituzten, 18 Magnolia Elisabeth motakoak eta beste bi Magnolia Vulcan motakoak. Bestalde, txapa tailerra ere egin zuten, eta Zumardiaundiren biodibertsitatea ezagutu zuten.