Giro polita Gaztetxearen urteurren festan

Ataria 2013ko martxoaren 5a

Ibarrako Gaztetxearen 20 urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu zituen asteburuan Ibarrako Gazte Asanbladak. Ostiralean, Pablo Hasel kataluniarrarekin solasaldia izan zuten, eta larunbat gozean gaztetxoek ederki igaro zuten Zirko koloretsua ikuskizunarekin. Eguna osatzeko, Subegin elkartu ziren Gaztetxetik igaro diren belaunaldi desberdinak, eta ondoren, bertso poteoa izan zuten bertsolariekin. Jai giroak zuzeneko emanaldiekin jarraitu zuen gauean. a. imaz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!