Egur loteak eskatzeko aukera, hilaren 8ra arte

Ataria 2013ko martxoaren 1a

Etxeetarako egur loteak eskatzeko epea zabalik dagoela gogorarazi du Aresoko Udalak. Interesa dutenek, martxoaren 8a baino lehenago eman beharko dute izena udaletxean bertan. Azken urteetan bezalaxe, hiru aukera jarri dituzte herritarren eskura: zutik tokian botatzea 30 euroan, pista ondora ateratzea 65 euroren truke edo etxe ingurura ekartzea 165 euroan. Loteak 5,5 tonakoak izango dira eta aurten Utezar parajeko pago eta haritzekin osatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!