Pasa den asteburuan ospatu zen Navartur, Nafarroako Turismoaren Nazioarteko Azoka, Iruñeako Baluarten. Bertan, erakustokia jarri zuten Plazaola Partzuergo Turistikokoek, eta euren esanetan, Navarturreko bisitatuenetariko bat izan zen. Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen partzuergoa da Plazaolakoa, eta Mugiro eta Andoain artean, 40 kilometroko zabalera hartzen du pagadi eta harizti artean.