Ekitaldi ugari izango da eskualdean, Korrikari ongi etorria emateko

Ataria 2013ko otsailaren 28a

Bi aste besterik ez da geratzen, aurtengo Korrikak bere lehen urratsak eman ditzan, eta horren harira, ekitaldi aukera zabala eskaintzen dute eskualdeko hainbat herrik.

Bihar bertan emango zaio hasiera Amasa-Villabonan, korrika hasi aurretik ospatuko den aste kulturalari. Hitzen balioa neurtzeko asmotan, ekimen berezi bat antolatu dute Balitzen Hioa izenpean. Hitzei buruz idazten jarri dituzte lau bertsolari, eta haiek osatutako testuetatik sortu dute ikuskizun berri hau. Bihar,  22:30etik aurrera ikusgai izango da Villabonako Gurea aretoan, bost euroren truke.

Ez da, hala ere, Korrikaren aldeko ospakizun bakarra izango. Villabonan bezala, Anoetan, Alegian eta Adunan ere ari dira kultur astearen egutegia osatzen.

Korrikari bultzada

Egun hauetan zehar antolatuko diren ekimen guztiek, Korrikari laguntzea izango dute helburu. Horregatik, hauetan parte hartzeko ordaindu beharreko diruaren zati bat, Korrikarri bultzada ekonomikoa emateko bideratuko dute.

Egitarauak

Amasa-Villabona

Martxoak 1, ostirala. Balitzen Hioa ikuskizuna, Gurea aretoan, 22:30ean. Sarrera bost euro.

Martxoak 6, asteazkena. Zazpi ebidentzia birjaiotzarako, Xabier Amurizaren hitzaldia. Subijana jatetxean, 19:00etan. Sarrera doan.

Martxoak 9, larunbata. Azkoitiko Sahatsa dantza taldea, Olaederra kiroldegian, 22:30ean. Sarrera bost euro

Anoeta

Martxoak 2, larunbata. Emanaldia herriko plazan, Loatzo musika eskolaren, Anitz dantza taldearen eta bertsolarien eskutik, 12:30ean.

14:30ean bazkaria frontoian. Izen emateko epea bihar arte, ikastolan eta Itzuli tabernan. Haurrek 6 euro, ikasle eta langabeek 10, eta langileek 12.

Alegia

Martxoak 1, ostirala. Mus txapelketa Hilario Berri tabernan, 22:30ean.Inskripzioa, sei euro.

Martxoak 3, igandea. Sagardo eta pintxo dastaketa herriko plazan, 12:00etan.

Aduna

Martxoak 11, astelehena. Emanaldia herriko plazan Loatzo musika eskolak antolatuta, 18:30ean. Ondoren, parte hartzaileen argazkia eta merienda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!