Eskualdeko muslariak indartsu, Euskal Herriko Mus Txapelketan

Ataria 2013ko otsailaren 28a

Joan den asteburuan jokatu ziren  Euskal Herriko V. Mus Txapelketako kanporaketak, herrialdeka banatuta. Gipuzkoakoak, Seguran jokatu ziren, eta bertan, eskualdeko ordezkaritza zabala izan zen parte hartzen. Tolosaldeko zortzi bikotek, final nagusirako txartela lortu zuten, eta era horretan, Larraul, Ikaztegieta, Anoeta, Elduain, Villabona eta Zizurkilgo bikoteak Euskal Herriko txapela janzteko aukera izango dute, Agurainen.

Larraulgo bikotea, txapeldun

Jose Antonio Arizeta eta Juan Kortajarena larrauldarrek osatutako bikoteak, Gipuzkoako kanporaketako lehenengo postua eskuratu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!