Urtebete baino gehiago iraun duten obren ostean, Berastegiko udaletxea zaharberriturik dago. Hain zuzen ere gaurtik aurrera hasiko dira udaletxeko langileak bertan lanean. Iragan igandean udaleko ordezkariek ateak ireki zituzten herritarrek udaletxe berritua ikus zezaten, eta askok nahi izan zuten bertaratu. Aurrerago egingo dute inaugurazio ofiziala.