Aurreko hamarkadetara bidaia, autoei begira

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko otsailaren 26a

III. Don Bosco Ibilaldia izan zen larunbatean, eta Errenteriatik abiatutako auto klasikoen karabana eguerdian iritsi zen, Tolosako Geltoki plazara. Herritar askoren ikusmina sortu zuten autoek, izan ere, lehen aldiz ospatu baitute egitasmoa Tolosan; aurrerantzean Don Bosco goi mailako lanbide heziketako institutuak izango du, Paper Eskolaren kudeaketaren ardura, eta ibilaldia bertaratzearen arrazoi nagusietako bat izan da berau. Parte hartaileek Lapurdi plazan bazkaldu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!