Lehen Euskaltrail eguna elurpean ospatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko otsailaren 26a

Euskal Herriko nahiz kanpoko laurogei gizon-emakume inguruk parte hartu zuten, pasa den larunbatean Ibarran. Korrikaldi entrenamenduarekin hasi zuten eguna, eta elurpean ekin zioten egunari. Eguerdian Izaskunera igo ziren, bertako jatetxean bazkari legea egiteko. Euskal korrikalari onenek aipamen bereziak jaso zituzten bazkalondoan, eta  mahai ingurua ere izan zen. Oihana Kortazar, Iker Karrera, Zigor Iturrieta eta AItor Lopez Rekarte izan ziren hizlariak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!