Korrikaren alde

Ataria 2013ko otsailaren 26a

Korrika Kulturala egitasmoa jardunaldiak burutzen ari da herriz herri. Ikaztegietan pasa den asteburuan izan zen saioa, eta musa nahiz ginkana egin zituzten, hainbat herritako ordezkariekin. Musean, beste hainbat herritako kanporaketen ondoren, finala Ikaztegietan izan zen, eta Adunako bikotea izan zen irabazle. Ginkanan, berriz, Ibarra, Andoain eta Anoetako taldeen artetik, anoetarrak izan ziren garaile.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!