Bogotan (Kolonbia) asteburuan jokatu den Tenis Txapelketan ezin izan du finalerdietara pasa Lara Arruabarrenak. Final laurdenetan Karin Knapp italiarra izan zuen aurkari, eta 6-3 eta 6-3ko emaitzarekin galdu zuen tolosarrak partida. Iragan astean Calin jokatu zuen txapelketa irabazi zuen Arruabarrenak, eta nekearen ondorioz, partidaren erritmoan sartu ezinik ibili zen.