III. Sagardoaren Txapelketa porrotarekin hasi du Zeberio II.ak. Hain zuzen ere, Endika eta Barrenetxea IV.aren aurkakoa zuen lehen partida elduaindarrak eta Urkok osaturiko bikoteak, eta
31-40ko emaitzarekin galdu zuten. Partida nahiko orekatua izan zen, eta azken zatian erabaki zen. Txapelketako bigarren partida etzi, ostegunean izango dute, Zeberio II.ak eta Urkok. Matxin III eta Etxeberria III.aren aurka jokatuko dute, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, 16:00etatik aurrera.