Olaberria seigarren, Mundukoan

Ataria 2013ko otsailaren 26a

Leire Olaberriak seigarren amaitu du Munduko Pistako Txirrindularitza Txapelketan. Minsk-en (Bielorrusia) jokatuko dute txapelketa, eta ikaztegietarrak, «oso gustura» geratu dela adierazi du. «2012 urtea ahazteko moduko urtea izan da niretzat, eta emaitza honek oso pozik uzten nau», esan du. Ez du podiumean sartzerik lortu, baina, «sentsazio onekin» geratu dela azaldu du, «gozatu» egin baitu.

Seigarren postuan ekin zion atzo Leirek. Jazarpenean zuen postua zen hori, denbora onarekin, gainera. Proba horretan emaitza hobea lortu zezakeela azaldu du, “agian beste teknikaren bat erabiliz”, baina ez zen posible izan. Scratch proban “guztia ematera” irten zen pistara ikaztegietarra, baina ez zitzaion ondo atera, eta hamaikagarren egin zuen. 500eko proban bosgarren amaitu zuen, bere markarik onena eginez, eta azkenean, orokorrean, seigarrena izan zen Olaberria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!