Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketaren partidak jokatuko dira, bihar. Guztira sei partida jokatuko dira, 14:15ean hasita: kadete mailako bat (finalerdia), jubenil mailako bi (lehenengo fasekoak) eta nagusien 1. mailako hiru (lehenengo fasea). Eskualdeko talde bakarra ariko da lehian, Amasa-Villabonako Behar Zana, jardunaldiaren bosgarren partidan.