Azken ostirala bizi osorako espetxe zigorraren aurka

Ataria 2013ko otsailaren 22a

Tolosaldeko eta Leitzaldeko herri gehienetan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, ohiko leku eta orduetan, Herrira-k deituta. Bizi osorako espetxe zigorra salatuko dute mobilizazioetan, Herrira-tik azaldu dutenez: «Datorren martxoaren 20an, Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio euskal herritarraren auzia berraztertuko du». Aurrez, epaitegi berak 197/2006 doktrina atzera botatzeko eskatu zion Espainiari, hain juxtu, Del Rioren auzia aztertu ondoren. Auzitegiaren erabakia betetzen ez zela ikusita, kasua berriz aztertuko dute martxoan. Aipatu, Pello Odriozola tolosarrari doktrina bera aplikatu ziotela espetxean mantentzeko. Herriratik azaldu dutenez, «197/2006 doktrina derogatzea ezinbestekoa da euskal preso politikoek bizi duten muturreko egoera amaitzeko». Europari mezu argia igorri nahi diote euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimendutik: «Euskal gizartearen gehiengoak bat egiten du Estrasburgoko Auzitegiak uztailean emandako epaiarekin, eta babestu egiten du, konponbiderako prozesuari begira aktibo bat dela iritzita».

Azken ostirala

Gaur

Aduna. 20:00etan.

Alegia. 19:30ean.

Altzo. 20:00etan.

Amezketa. 19:30ean.

Anoeta. 19:30ean.

Asteasu. 19:00etan.

Berrobi. 19:30ean.

Berastegi. 19:30ean, herriko plazan.

Bidegoian. 19:00etan Goiatzeko autobus geltokiaren aurrean.

Ibarra. 19:30ean.

Irura. 19:30ean, plazan.

Gaztelu. 19:30ean, plazan

Ikaztegieta. 20:30ean.

Leitza. 20:00etan.

Leaburu. 20:15ean.

Lizartza. 20:00etan.

Tolosa. 19:30ean.

Villabona. 20:00etan.

Zizurkil. 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!