Halterofilia txapelketa jokatuko da Villabonako Olaederran, etzi

Ataria 2013ko otsailaren 21a

Larunbat honetan, otsailak 23, Villabonako Olaederra Kiroldegian, 17:00etatik aurrera, Euskadiko Ligako halterofilia jardunaldiak jokatuko dira. Kadete mailan, otsailaren 9an jokatu ziren Basaurin. Danok taldea bigarren postuan sailkatu zen. Eskualdeko taldeak pultsulari bat gutxigoarekin parte hartu zuela aipatu behar da. Banakako sailkapenean Lyam Rodriguez 2. postuan gelditu zen; Susana Davila hirugarren eta Goretti Amonarriz bosgarren. Teknika aldetik, Jokin Aramburu 1. postuan amaitu zuen. Davilak bere marka 10 kilotan hobetu zuen, eta Espainiako Junior eta Absoluto txapelketarako gutxieneko marka lortu zuen. Otsailak 16an, Gasteizen Euskadiko Teknika Txapelketa jokatu zen. Besteak beste, benjaminetan Gorka Aranburuk garaipena lortu zuen. Gauza bera egin zuten Xabier Amonarrizek eta Jokin Aranburuk, benjamin eta infantil mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!