Iker Karrerak hirugarren egin du Cruce Columbia proban. Hiru etapatan Txile eta Argentina elkartzen dituen banakako lasterketan, amezketarra Max King (3:26:53) eta Francoise D’haene (3:29:47) korrikalarien atzetik sailkatu da, 3:42:57ko denborarekin.
Gustavo Reyes argentinarrarekin gogor borrokatu beharra izan du podiumera igotzeko. Ederki ekin dio, beraz, Iker Karrerak, mendi lasterketen denboraldiari. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar mutrikuarra izan da garailea.