Mendibil mendi taldeak ipar eski ikastaroa antolatu du astebururako, eta gaur da izena emateko azken eguna, Maimur edo Astiz liburudendetan. Igandean 07:00etan abiatuko dira Somportera. Bazkideek 35 euro ordainduko dute, eta gainerako helduek 50. 6 urtetik 15era bitartekoek, berriz, 30 euro ordainduko dute irteera.