Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak erabaki dira jada

Ataria 2013ko otsailaren 19a

Erabakita geratu dira, pasa den asteburuan, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko saioak. Horrela, beraz, Migel Mari Elosegi Luze leitzarrak, Elizondoko saioan, taulagainean, ondoan izango dituen bertsolarien izenak ezagutu ditu.

Datorren martxoaren 9an abestuko du Luzek, Elizondoko Lur aretoan, eta Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan, berarekin batera.

Saio honetarako, nahiz beste guztietarako sarrerak eskuragarri dira jada, www.bertsosarrerak.eu web atarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!