Aisialdi taldeen goiz distiratsua

asierimaz 2013ko ots. 12a, 11:12

Astelenita eguna eguzki printzekin esnatu zen, agian, eguzkiak Tolosara begira egoteko gogoa zuelako. Horrela balitz, arrazoi faltarik ez zuen izango, aisialdi taldeek goiz distiratsua eskaini baitzuten euren dantza eta kantuekin. Eguraldiak txarrera egiteko asmoa aurrez iragarria zuenez, goizeko atsedenaldiaren ondoren, bere hitza arratsaldean bete zuen. Sei aisialdi talde ibili ziren San Frantzisko pasealekuan. Atsedenakoak pottokiez mozorrotu ziren; KirikiƱokoak ardi latxez; Ttenttekoak Disneyko bikotez; Kazkabarrakoak nazioarteko abeslariz; San Bernardokoak Grease filmeko pertsonaiez, eta Txiribitukoak Tintin eta bere lagunez. Azken hauek, aurten 20 urte betetzen dituzte, eta ospakizun hauen barruan kokatu dute inauterietako emanaldia. Aisialdi talde gehienek euskarazko kanturen bat sartu dute euren erakustaldian. Kazkabarraren kasuan, kantu guztiak euskaraz izateaz gain, euskararen erabilpena sustatzen zuten. Nazioarteko abeslari komertzialen kantuak euskaratu eta kilometroen gaiarekin lotu zituzten Kazkabarrakoek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!